Ludologia

Ludologia gizate-zientzien, informatikaren eta humanitateen ikuspegitik jokoa aztertzen duen zientzia da. Bere etimologia hau da: latinetik ludus (jokoa) eta grekotik logos (ezaguera).

Ludologiak joko mota guztiak aztertzen dituen arren, azken urteetan, batez ere, bideo-jokoetan oinarritutako ikerketak egin dira.

Zientzia konputazionalen departamentuek ikuspuntu funtzionaletik egon dira bideo-jokoak aztertzen. Ikerketa horiek hasierako fasean daude; eta jokoak, jokalariak eta horien arteko interakzioa ulertu nahi dute.

Bideo-jokoen ikerketari dagokionez, ez dago joera bakarra. Bi ikuspuntu bereiz daitezke: ludologia eta narratologia.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search